Melanoma

Melanoma larruazaleko minbizi mota bat da; melanozito izeneko zelulak gaiztotzen direnean agertzen da. Zelula horiek melanina izeneko pigmentua sortzen dute; horrexek eragiten du, hain zuzen, larruazalaren, ilearen eta begietako irisaren kolorea. Sarritan, orin baten tamaina, forma, kolorea edo testura aldatzea izaten da melanomaren lehen seinalea. Melanoma gehienek eremu beltza edo beltz urdinxka izaten dute. Orin berri bat sortzea ere izan daiteke melanoma baten seinalea. Beltza, arraroa edo “itxura txarrekoa” izan daiteke.

  • Melanoma eragiteko hainbat faktore badaude ere, haurtzaroan eguzki gehiegi hartzea arrazoi nagusienetakoa izaten da, nahiz eta adin guztietako pertsonengan agertu. Faktore batzuek melanoma izateko arriskua areagotzen dute: azal edo ile argiak izatea, familian melanoma baten aurrekariak izatea, eguzki erredura bat edo gehiago izatea, batez ere haurtzaroan izan badira, eta izpi ultramoreen (eguzkia, UVB, UVA) pean ordu asko ematea, nahiz eta larruazala guztiz beltzarana izan.