Ama eta Umeentzako Unitatea

Erditzea bizitzarik momentu berezitarikoa da. Hori dela eta, IMQ Zorrotzaurre Klinikan erditzean arreta emateko azpiegitura eta diziplina anitzetako taldeak ditugu. Prozesu honetan, egunean 24 orduz elkarlanean aritzen dira gehieneko segurtasuna emateko amari zein jaioberriari.

  • Ezinbestekoa da haurdunaldiaren kontrol egokia egitea. Ginekologoarengana zenbat aldiz eta zenbatero joatea kasuaren araberakoa izango da; eta haurdunaldiko zein astetan zauden kontuan hartuz, proba batzuk edo beste batzuk egingo dira, hala nola odol analisiak, gernu analisiak edo ekografiak. Horiek zure haurdunaldia behar bezala garatzen den eta umekia ondo dagoen ikusteko balio dute.

    Proba batzuk haurdun dauden emakume guztiei egiten zaizkie, beste batzuk, ordea, zenbait baldintza pairatzeko arriskuan egon daitezkeenei, besteak beste, 35 urte baino gehiagoko emakumeei, nerabeei, haurdunaldi anitza dutenei, aurreko haurdunaldietan konplikazioak izan dituztenei eta gaixotasun kronikoak dauzkatenei.

    Egiten diren proben artean, 4D ekografia egiteko aukera dago. Hainbat abantaila emateaz gain, zure umetxoaren aurpegiaren irudia ikusi dezakezu gehieneko kalitatearekin, testura leun eta delikatuei esker.
    Beren bihotz taupadak entzutea ez ezik, nola egiten duen irribarre, aharrausi, nola mugitzen den sabel barruan edo atzamarra nola miazkatzen duen ikusiko duzu. Bizitzan momentu bakarra eta gainera, geroago, familia eta lagunekin partekatu ahal izango duzu.

    Jaiotze Plana ekarri nahi baduzu, IMQ Zorrotzaurre Klinikan bat eskeintzen dizugu, zure harrera egunean aurkeztu ahal izango duzu, haurdunaldiaren laburpenarekin eta beste proba osagarri batzuekin batera.

Teknologia

  • Dilatazio gela, ebakuntza gela eta erditze gela guztiek, bai eta Jaioberrien Unitateak ere etengabeko monitorizazio zentrala dute. Horrela, erraz amaren zein jaioberriaren konstanteak kontrolatu daitezke, beren segurtasuna eta garapen klinikoa bermatzeko.

  • Jaioberrientzako sehaska termikoak eta inkubagailuak daude, umetxoak jaio ostean, erdi mailako zainketak behar dituztenentzat. Horrez gain, lekualdatzeko inkubagailua daukagu, beste ospitale batzuetara eraman behar diren jaioberrientzat.

TALDE

OHIKO GALDERAK

  • Uste dut erditzear nagoela, noiz jo behar dut Klinikara?

    • Zorroa apurtu zaizula uste baduzu, hau da, likidoa nahi gabe galtzen ari zarela nabaritzen baduzu eta txiza ez da. Horrek fetua inguratzen duen likido amniotikoaren poltsa beharbada apurtu dela esan nahi du. Horri "urak botatzea" esan ohi zaio.
    • Intentsitate handiko 2 edo 3 kontrakzio 10 minutuan behin baldin badituzu edo hain jarraian izan barik, aurretik erditze azkarren bat izan baduzu.
    • Hilekoa bazenu bezala, odoljarioa hasi bazaizu.
    • Fetuaren mugimenduak sentitzeari uzten badiozu.
    • Orokorrean txarto sentitzen bazara edo sukarra baduzu, nahiz eta izateko arrazoirik ez izan.
    • Etengabeko kontrakzio mingarri amaigabea pairatzen baduzu.

    Nolanahi ere, edozein zalantzarik edo arazorik baduzu, gogoratu zu artatzeko prest talde bat egongo dela beti.