Endoskopiako Unitatea

Endoskopia izan da digestio-aparatuaren espezialitateak azken hamarkadetan bizi izan duen aurrerapen nagusia, garai batean sumatu baino egiten ez zena ikusteko aukera ematen baitu.

Endoskopiak disgestio-barrunbearen azterketa bisuala ahalbidetzen du, endoskopio baten bitartez: iluminazio sistema batez hornitutako hodia, barneko bideak miatzea errazten duena bideo batera konektatutako kamara batekin.

Endoskopia tradizionalak diagnostikoan laguntzen du, arazoak bistaratuz, biopsiaz eginez eta onbera eta gaiztoa dena bereiziz. Horretaz gain, tratatzeko eta sendatzeko aukera ere ematen du, adibidez, polipo bat erauziz, horrek etorkizunean lesio gaiztoren bat izatea ekidin ahal baitu. Prebentzio helburu hori funtsezkoa da, koloneko minbiziaren aurrean bereziki.

Endoskopia aurreratuak behazun-bidean eta pankrean eragiteko aukera ematen du, tumoreen hedadura maila diagnostikatzeko eta neurtzeko endoskopia bidezko ekografiekin (ekoendoskopia).

IMQ Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketako Endoskopiako Unitateetan bereizmen handiko endoskopia daukagu, teknikarik eraginkorrena eta ondorio gutxien eragiten duena. Teknika horrek aukera ematen du digestio-hodiko, behazun-bideko eta pankreako gaitzak diagnostikatzeko eta esku-hartze terapeutiko aurreratua burutzeko ohiko kirurgiara jo beharrik izan gabe.

Endoskopia motak

Gastroskopia eta endoskopia dira ohikoenak gure Endoskopiako Unitatean. Kasu guztietan eta beharrezkoa izanez gero, biopsiak har daitezke mikroskopioan aztertzeko, eta poliporik egonez gero, erauz daitezke.

Teknika endoskopiko berriak gehitzen doaz egunean egunean, eta hainbat izen izan ahal dituzte, aplikatzen diren eremua zein den: bronkoskopia (arnas aparatuan sartzen bada), ekoendoskopia digestiboa, bronkioetako ekoendoskopia, hesteetako kapsula, eta abar. 

  • Gastroskopiak edo goiko endoskopia digestiboak digestio-hodiaren goiko aldea (hestegorria, urdaila eta diodenoa) bistaratzen eta/edo bertan esku-hartzen laguntzen. Hainbat aplikazio ditu: polipoak erauztea, lesioak eta hemorragiak tratatzea, eta abar.

TALDE

OHIKO GALDERAK

  • Zein da endosopia egin aurretik egin beharreko prestataketa?

    Endoskopia bat egin behar baduzu, profesionalek zure kasu zehatzerako adierazten dizutenaren araberako izango da aurretiko prestaketa. 

    Oro har, ahotik egiten diren endoskopien kasuan, pazientea baraurik egon behar da gutxienez 6 orduz, ikustea oztopatzen duen janari hondakinik egon ez dadin. Endoskopia uzkitik egiten denean, badira zenbait prestakin aurretik hartu behar direnak eta hestea garbitzen dutenak hondakin fekalik egon ez dadin. 

    Zenbait esku-hartze endoskopikorako, antibiotikodun medikazioa hartu behar da aldez aurretik, eta pazientea ospitaleratu behar da. Horretaz gain, baliteke tratamendu antikoagulatzaile edo antiagregante batzuk eten behar izatea, mediku arduradunaren gainbegiratzearekin beti. Berak adieraziko dizu tratamendu horiek eten behar diren ala ez eta beste ordezkorik hartu behar duzun.

    Endoskopia sedazioarekin edo anestesiarekin egiten da. Beraz, ez du ia minik eragiten eta prozesu erosoa da pazientearentzat.