Obesitate eta metabolismo Unitatea

Azken urteotan, nabarmen igo da obesitateari eta hari lotutako gaixotasun metabolikoen prebalentzia (kardiopatia iskemikoa, 2 motako diabetes mellitus, hipertentsio arteriala, loaldiko apnea eta, baita, minbizi mota batzuen arriskua). Kalkulatzen da 2030. urterako munduko biztanleen herenek nozitu dezaketela patologia hau. Tabakismoaren ondoren, saihets daitekeen bigarren heriotza-kausa da, eta, obesitate morbidoaren kasuan, 6 eta 14 urte artean murrizten du bizi-itxaropena.

Horrez gain, gantza pilatzeak diafragmaren azpian eta bular-paretan birikak estutu ditzake, eta, ondorioz, arnasa hartzeko zailtasunak izan daitezke, baita gutxieneko esfortzua eginda ere. Obesitateak arazo ortopedikoak ere eragin ditzake, bizkarraren beheko aldea mindu eta artrosia larriagotu, bereziki aldaka, belaun eta orkatiletan. Larruazaleko asaldurak ere ohikoak dira, izan ere, pertsona obesoek ezin dute gorputzaren beroa era efizientean ezabatu, eta, beraz, izerdi gehiago botatzen dute.

Obesitatea da gorputz-gantz gehiegi izatea. Obesitate-gradua GMI indizearen arabera neurtzen da: pisua kilogramotan zati garaiera metro karratutan. GMI 30etik gorakoa denean, obesitatea deitzen zaio eta 40tik gorakoa denean, obesitate morbidoa da.

Ugariak dira kausak arazo honetan. Bizitzeko ohiturak (elikadura eskasa, sedentarismoa eta ariketa fisikorik ez egitea) eta faktore genetikoak eta organikoak, bereziki emakumeen artean. Faktore sozioekonomikoek ere badute eragina eta nahasmendu psikologikoak ekar ditzakete, hala nola, aurreiritziekiko erreakzioa eta pertsona horiek sarritan izaten duten diskriminazioa.

TRATAMENDUA

Pisua galtzeko erarik seguruena da bizimodu aktiboa izatea eta ariketa fisikoa egitea, baita elikadura osasungarria ere. Batzuetan, botika jakin batzuekin ere pisua gal daiteke.

Pisua galtzen askotan saiatu badira ere, pertsona askok ez dute emaitza egokirik lortzen eta bestelako teknikak behar dituzte, adibidez, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Obesitate eta Metabolismo Unitatean eskuragarri daudenak.

Tratamenduaren aurretik, Obesitate eta Metabolismo Unitatean gure medikuek azterketa fisikoa egiten diote pazienteari eta historia kliniko osoa prestatzen dute. Pazientearen jateko ohituretan eta ariketa-errutinan ere sakontzen dute.

Arazoari aurre egiteko orduan, gainerako tratamenduek huts egin badute, teknika endoskopikoak eta kirurgia bariatrikoa erabiltzen dira, biak ala biak Obesitate eta Metabolismo Unitatean eskaintzen direnak. Erabili beharreko teknika gure medikuek aukeratzen dute, banan-banan pazienteak aztertuta.

  • Nabermentzekoak dira urdail barruko baloia eta urdail-josturaren teknikak, hala nola, POSE edo APOLO metodoa. Azken horiek egokiak dira tratamendu medikuak huts egin dien obesitate moderatua edo larria duten pazienteentzat edo, batzuetan, tratamendu mediku horren osagarri gisa.

    • URDAIL BARRUKO BALOIA

    Pisua galtzeko tratamendu nagusia izan daiteke edo kirurgia bariatrikorako zubia, ebakuntza aurretik pisu apur bat galduz gero. Modelu bat baino gehiago daude, baina funtzionamendua bera da. Baloiak sortzen duen espazioa okupatzeak asetasun goiztiarraren sentsazioa eragiten du, eta urdail-hustuketa moteltzen du. Heziketa dietetikoa jaso behar da, eta kontrol konduktuala egiten eta antsietatea kudeatzen ikasi behar da. Efikazia ez da txarra, 6 hilabetean 10 eta 25 kg artean galtzen dira, baina baloia kentzean suspertze ponderala izateko joera dago.

    • URDAIL-JOSTURAREN TEKNIKAK

    Josturen mekanismo endoskopiko baten bidez, kirurgia murriztaileak imitatzen saiatzen dira: urdailaren anatomia aldatu eta urdail-distentsibilitatea murrizten dute. Horrela, asetasun-sentsazioa areagotu eta askoz kopuru gutxiago irensten da. Hauek dira bi teknika erabilienak gaur egun:

      • POSE (Primary Obesity Surgery Endolumenal Procedure). Tolestura iraunkorrak egiten dira urdailaren hondoan edukiera txikiagotzeko. Horrela, elikagaiak okerrago kokatzen dira eta asetasun goiztiarra nabaritzen da, ondorioz, ahorakinak txikiagoak dira. Prozedura egingarria eta segurua da, batez beste, 13 kg galtzen dira.
      •  Gastroplastia bertikala. Jostura mekanikoko sistema bidez egiten da, endoskopioaren puntara egokitzen dena (Overstich). Z formako puntu-ilarak sortzen ditu urdail osoan. Horren ondorioz, estutu egiten da eta edukiera ere nabarmen txikiagotu.

Obesitate morbidoa duen pazientearen tratamendua ez da bukatzen kirurgiarekin. Epe luzera arrakasta izateko, IMQ Zorrotzaurre Klinikan ebakuntza ondorengo kontrola eta jarraipena egiten diegu pazienteei, etengabe. Tratamenduan parte hartu duen diziplina anitzeko taldeak egiten du, aldiroko berrazterketak eginez.

TALDE ESPEZIALIZATUA

Obesitateari aurre egiteko teknikak, bereziki Kirurgia Bariatrikoa, diziplina anitzeko taldea duten zentroetan egin behar dira, adibidez, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Obesitate eta Metabolismo Unitatean. Teknika konplexuak badira ere, oso txikia da konplikazio-indizea.

Ugariak dira prozedurak eta aholkuak, beraz, gomendagarria da patologia honetan diharduten taldeak diziplina anitzekoak izatea. IMQ Zorrotzaurre Klinikako Obesitate eta Metabolismo Unitateak diziplina anitzeko taldea du, izen onekoa: esperientzia handiko endokrinologoak, nutrizionistak, psikiatrak, endoskopistak eta kirurgialari bariatrikoak.