OSPITALIZAZIOA

  • IMQ Zorrotzaurre Klinikak Ospitalizazioko 6 solairu dauzka eraikinaren fatxada poliedrikoan kokatuak.

  • Ospitalizatuak izango diren pazienteak eta beren senideak klinikan sartzeko, Ollaeta Balleta kaletik sarrera independentea diseinatu da. Sarrerak informazio mostradore berezia eta hainbat harrerako langile ditu.

  • Sarrera horren ondoan, kafetegia, loradenda eta prentsa kiosko bat kokatuta daude.

  • Lehenengo solairuan honako hauek daude: Obstetrizia eta Kirurgia Sailak eta Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU), azken horretan, premia eta zainketa bereziak behar dituzten pazienteak ingresatzen dituzte. Horrez gain, bertan, Eguneko mediko kirurgiko ospitalea eta digestio eta arnas endoskopiaren eremua daude.

  • Bigarren solairuan ospitalizazio ginekologikoa, obstetrikoa, kabikoa eta Zainketa Tartekoetako Jaioberrien Unitatea kokatzen dira. Beste patologietarako ingresuak ez dira hemen izango. 

  • Gainerako solairuetan, hirugarrenetik seigarrenera, hainbat patologia dituzten pazienteak tratatzen dira. Solairuak espezialitatearen arabera banatuta daude eta erizain eta profesionalen lana errazteaz gain, paziente eta senideei berehalako zerbitzu erosoa eskaintzen diete, beren kasua daraman profesionalak lagunduta.
  • Kirurgia Sailak honakoak barne hartzen ditu: 7 kirurgia handiko ebakuntza gela, 2 kirurgia txikiko ebakuntza gela eta Endourologia gela 1.

    Ebakuntza gelen funtzio eta banaketa momentu oro zirkuitu garbia eta zikina errespetatzeko diseinatuta dago. Horrez gain, kalitate oinarriei eta JCIko pazientearen segurtasunari eusteko ere pentsatuta daude.

    Zorrotzaurre IMQ Klinikako ebakuntza gela guztiek teknologia aurreratuenak, probak proiektatzeko pantailak, kirurgietarako dorreak, anestesia orgak eta abar dituzte. Ebakuntza gela batek Da Vinci Robota dauka, kirurgia urologikoan erabiltzen dena. Den den, gure talde bat Euskadin aitzindaria izan da ginekologian erabiltzen, eta etorkizun hurbil batean kirurgia orokorrean eta bestelako espezialitateetan erabiltzeko asmoa dago.

    Kirurgia Sailaren barruan, Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea (ABU) kokatzen da, 12 pazienterako kapazitatea duena. Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) Kirurgia eta Obstetrizia Sailetatik hurbil dago. 14 gela ditu, zabal eta argitsuak eta pazienteei orientazioa eta ongizate emozionala errazten diete. Bi unitateak pazienteak etengabeko ikusteko eta monitorizatuta edukitzeko diseinatuta daude.

    Kokapena
    1. Solairua


    Zer daukan

    • Kirurgia handiko 7 ebakuntza gela 
    • Kirurgia txikiko 2 ebakuntza gela
    • Endourologia gela 1
    • 12 ABU lanpostu (Anestesia ondoko Bizkorketarako Unitatea)
    • 12 ZIU ohe (Zainketa Intentsiboetako Unitatea)
    • Da Vinci robot kirurgiko 1

LARRIALDI

  • LARRIALDI ZERBITZUA, 24 orduz urteko 365 egunetan, 24 orduz, espezialisten presentzia fisikoa duen zerbitzua da.

  • IMQ Zorrotzaurreko larrialdiek TRIAJE deitutako kalitate asistentziala hobetzeko sistema homologatua daukate ezarrita. Hain zuzen, paziente bakoitzak daukan koadroaren larritasuna azkar ebaluatzeko prozesua da, eta, honela, tratamenduaren ordena eta tratatzeko lekua eta baliabideak izendatzen dira; atentzio eraginkor eta efizientearen giltza da hau, eta ez da iritsitako ordenaren arabera atenditzen, baizik eta Larrialdietara datozen paziente desberdinek erakusten duten koadroaren larritasunaren arabera.

  • Larrialdietako Unitatea leku onean dago. Izan ere, beharrezkoa bada, pazienteak Kirurgia eta Obstetrizia Sailetara zuzenean eramateko aukera dago, ospitalizazio eremura pazientearen patologiari hala badagokio. Hori horrela, pazientearen lekualdatze azkarra eta segurua lortuko da.

  • Sartzeko
    Morgan kalea

  • Kokapena
    Beheko solairua

  • Zer daukan
    Heldu eta umeentzako larrialdietarako, 24 orduko larrialdi mediku taldea.

  • Larrialdi zerbitzuak paziente helduen eremua barne hartzen du (15 urte baino gehiagoko pazienteak). Bertan, banakako 12 box eta larrienen box bat daude.

    Larrialdietako eremuan traumatologia zerbutzua dago dagozkion kontsultekin, eta igeltsu eta zainketa gelekin. Larrialdietako eremutik gertu Erradiologia zerbitzua eta hemodinamika gela daude. Hori horrela, probak egitea errazten da eta kontsultei zein pazientei dagozkien gaiak konpontzeko, erantzun azkarra eta arina ematen zaie. 

    Kokapena
    Beheko solairua

    Instalazioak

    • Banakako 12 box
    • Larrienen box 1

KANPO KONTSULTAK

  • Zorrotzaurre Klinikak guztira 63 kontsulta dauzka, horietatik gehienek larrialdi zerbitzuari, ingresatutako pazienteei eta gainerako espezialitateei laguntza eskaintzen diete. Gainera, pazientei diziplina anitzeko arreta ematen zaie, proba diagnostikoak eta proba osagarriak egiten dituzten zerbitzuekin koordinatzeko aukera dagoelako.

  • Kanpo Kontsulten irekitze ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara da, nahiz eta kontsulten ordutegia mediku bakoitzaren ordutegiaren menpe dagoen.
  • Kontsultek bereizitako sarrera bat dute, Deustuko Kanala kaletik. Pazientea klinikara autoz heltzen bada, aparkalekutik kontsulten sarrerara zuzenean sartu daiteke. Horrez gain, ibilgailua minutu pare batzuk uzteko gunea dago, kontsulten ate nagusitik oso gertu, taxiz etortzen diren pertsonentzat.
  • Kontsultak 3 solairutan banatuta daude (-1, 0 eta 1) eta espezialitatearen arabera multzokatuta. Kontsulten kokapenari eta seinaleen laguntzari esker, pazientea azkar eta erraz heldu daiteke edozein eremutara.
  • Kontsultetako eremu bakoitzak harrera mostradorea eta itxarongela bana dauzka, bertan pazienteei arreta emateko. Itxarongeletan dauden pantaila argitsuen bidez, pazienteek Kanpo Kontsultetara joateko deia ikusten dute.
  • Zalantzak izatekotan, Eraikineko Kanpoko Kontsultak sarreran informazio mostradorea aurkituko duzu, bertan, adieraziko dizute non dagoen bilatzen duzun medikuaren kontsulta.
  • Kokapena

    -1 solairua: Consultas de Oncología, Neurocirugía, Neurología, Dermatología, Psiquiatría, Cardiología, Gastroenterología pediátrica, Neurología pediátrica, Nefrología pediátrica, Medicina Interna y Chequeos. Laboratorio de análisis clínicos.

    Beheko solairua: Otorrinolaringologia, Traumatologia, Kardiologia probetako Unitatea: elektrofisiologia, Esfortzu probak, Ekokardiologia.

    Lehenengo solairua: Urologia, Ginekologia, Talka uhinak, Kirurgia Orokorra eta Digestio Aparatua, Anestesia, Bihotz Kirurgia eta baskularra.

ZENTROAREN ZERBITZUAK

  • Klinikak, ospitalizazio eraikinean (Olaeta Balletak kaletik sarrera), badauka errestaurazio gune handia 0 solairuan. Jatetxe zerbitzua dauka, eguneko menuarekin eta plater konbinatuekin.

    Ordutegia
    07:30etik 21:30era astelehenetik igandera arte jaiegunak barne.

    Klinikan badaude edari bero, freskagarri eta janarietako makinak. Horiek ospitalizazio solairu guztien atseden geletan daude (08 logela aurrean), Larrialdietako itxaron gelan, Ospitale Mediko-Kirurgikoaren gelaurrean eta Kanpo Kontsulten eraikinaren informazio mostradorean.