Harrera zerbitzua

  • Klinikara kirurgia operazio bat egitera edo ospitaleratzera bazatoz, ospitaleratze atetik sartu beharko zara (Olaeta Balletak kalea). Ondoren, informazio mostradorera jo behar duzu, zure etorreraren berri ematera. Bertan jarraibideak emango dizkizute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak:

    • Nortasun Agiria edo pasaportea.
    • Ingresu partea, zure medikuak behar bezala beteta.
    • Mutua edo aseguruetxe baten bezeroa bazara, zure ingresua baimentzeko bolantea eta aseguratu txartela ekarri beharko dituzu. Zure aseguru polizaren estaldura ezagutzeko aseguruetxearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.
    • Baimen Informatua, egingo den prozesu kirurgikoari buruzkoa eta pazienteak eta medikuak sinatutakoa.

    Harrera zerbitzuan identifikazio eskumuturreko bat jarriko dizute. Hori ezingo duzu kendu zentroa utzi arte. Harrerako langileek zure logelara lagundu eta, bertan, eskura dituzun zerbitzuen berri emango dizute.

Egonaldia

Klinikan zauden denboran zure osasun egoera hobetzea helburu duen profesional talde batek atendituko zaitu.

Logelan bertan, erizaintzako langileren batek harrera egin, eta unitatearen funtzionamenduaren berri emango dizu; era berean, klinikan zauden egunetan eroso sentitzeko behar duzun guztiari buruzko informazioa jasoko duzu.

Klinikak lagun banarentzako 157 logela ditu. Horietako 15ek suite estiloa daukate eta 2. eta 6. solairuen artean banatuta daude. Logela guztiek bainugela, telebista, kutxa gotor eta wifia daukate.

  • Los pacientes hospitalizados deberán seguir la dieta recomendada por su médico. El horario de comidas es el siguiente:

    • Gosaria: 9:00etan
    • Bazkaria: 13:00etan
    • Askaria: 17:00etan
    • Afaria: 20:00etan

Alta

Medikuaren alta eguerdiko 12ak baino lehen eman ohi da. Ordu horretan komenigarria da pazienteak logela uztea.

Zure medikuak alta txostena emango dizu (behin-behinekoa edota behin-betikoa), bertan jasota egongo dira klinika utzi eta gero kontuan izan beharreko jarraibideak, hartu beharreko medikazioa eta jarraitu beharreko zaintzak. Klinika utzi aurretik, Administrazio/Kutxa departamentura joan edo zure familiar bati hara joateko esan. Departamentu hori beheko solairuan dago, eta bertara jo behar duzu tramite administratiboekin amaitzeko. Horrela, polizaren estalduran sartzen ez diren aparteko gastuak badituzu, faktura ordaindu ahalko duzu.

Klinika utzi nahi baduzu medikuaren alta jaso barik, borondatezko alta sinatu beharko duzu. Oso garrantzitsua da alta txostena familiako medikuari eramatea, inoiz zentro honetara itzuli behar baduzu.