Garuneko Istripu Baskularra

Garuneko istripu baskularra garuneko alde batera odol fluxua iristen ez denean gertatzen da. Batzuetan, "garuneko atakea" esaten diote.

Odol fluxua segundo gutxi batzuetan baino gehiago geratzen bada, garunak ezin ditu elikagaiak eta oxigenoa jaso. Garuneko zelulak hil egin daitezke eta horrek kalte iraunkorra eragiten du.

Garuneko infartua. Arteria baten odol fluxuaren buxadurak sortzen du (tronbosia, enbolia), eta horrek garunaren alde horretan odol fluxua murriztea eragiten du. Iktus guztien %75, gutxi gorabehera, garuneko infartuak izaten dira. Garunean eragiten dituen ondorioak ikaragarri txarrak izan ohi dira, eta ezgaitasun asko sortarazten dituzte.
Garuneko odoljarioa edo isuria. Arteria baten hausturak eragindakoa.
  • Garuneko istripu baskularren arrisku faktore nagusia arteriaren presio altua da. Ondoko hauek dira beste arrisku faktore garrantzitsu batzuk:
    Fibrilazio aurikularra
    Diabetesa
    Gaixotasunaren familia aurrekariak
    Kolesterol altua
    Adinean gora joatea, batez ere 55 urtetik gora
    Arraza (arraza beltzekoek joera handiagoa dute garuneko istripu baskular baten ondorioz hiltzeko)