Diabetesa

Diabetesa gaitz kronikoa da, organismoak intsulina nahikoa sortzeko edo egoki erabiltzeko gaitasuna galtzen duenean. Diabetesa duen pertsona batek ez du glukosa behar bezala xurgatzen, ondorioz, glukosa hori odolean gelditzen da (hipergluzemia), eta, denboraren poderioz, ehunak narriatzen ditu. Narriatze prozesu horrek osasunerako hilgarriak izan daitezkeen konplikazioak eragiten ditu.

Hiru diabetes mota nagusi daude:

Lehenengo diabetes mota
Bigarren diabetes mota
mellitus haurduntzako diabetesa (DMG)

  • Biztanleriaren zahartzea eta bizimodu aldaketak diabetesa progresiboki igotzen duten faktore nagusietako bi dira.

    Diabetesa izateko aukera areagotzen duten faktoreak honako hauek dira: adinekoa izatea; horrez gain, obesitatea eta hipertentsio arteriala edukitzea; bai eta familian norbaitek diabetesa eduki izana ere. Horiek guztiak gaixotasuna izaten laguntzen duten eragile garrantzitsuak dira.

    Kasu batzuetan, diabetesa, substantzia bat hartzeagatik, bigarren mailako ondorioa izan daiteke: alkohol kontsumoak (batez ere, gizonezkoengan), zenbait farmakok (kortikoidesak, hantura kontrakoak, antisorgailuak emakumeengan), giltzurrun gaixotasunek eta bestelakoek eraginda.