Eten Diskala

Bizkar hezurren arteko ehunei ornoarteko disko deritzegu. Disko hauek gelaren antzeko testura biguneko erdialde batez eta kanpoaldeko estaldura gogor batez osatuta daude.

Ornoarteko diskoak bizkar hezur bakoitzaren arteko giltzadura osatzen du, eta horrela mugitzeko aukera eskaintzen die. Diskoa inguratzen duen kanpoaldeko estaldura urratzen denean, erdialde biguna irekiduratik agertu daiteke, eten diskala eraginda.

  • Zahartu ahala, bizkar hezurreko diskoek malgutasun eta elastikotasuna galdu ditzakete. Diskoak inguratzen dituzten ligamenduak hauskor bilakatu eta errazago urratzen dira. Eten Diskala gertatzen denean, presioa egin dezake bizkar hezurreko ondoko nerbioetan (erradikulopatia) edo ornomuinean (mielopatia) eta sintoma mingarriak agertu daitezke.