Anestesiologia eta Bizkorketa

Anestesiologia eta Bizkorketa espezialitateko talde medikoak ondoetorria eman nahi dizugu. Jarraian, modu erraz eta labur batean adierazi nahi dizugu zer eta nola egiten ditugun gauzak. Horrez gain, zure ondorengo kirurgia-operazioan zure buruari egin ahal dizkiozun galderak erantzungo ditugu.

Edozelan ere, zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete ondorengo posta elektronikoan:

Zorrotzaurre Klinika zabaldu zenetik eta iaz Virgen Blancako ebakuntza gela berritu zenetik, gero eta paziente gehiago ditugu.

Aurreko urtean bi kliniken artean 20.000 ekintza anestesiko egin ziren, bai ingresua izan zutenen kirurgian, bai modu anbulatorioan. Erronka horri eta ebakuntzaren inguruko atentzioa gero eta pertsonalizatuagoa eta parte hartzaileagoa eskaintzeko eta gure pazienteak hobeto ezagutzeko, ebakuntza aurreko anestesia kontsulta zabaldu dugu. Betiere, ebakuntza osteko aldian dugun konpromisoa ahaztu barik. Izan ere, aldi horretan zaintza zorrotza egiten dugu, pazientea eroso eta seguru egon dadin.

Egunero asistentzian lan handia badugu ere, hori guztia kalitatez eta etengabeko hobekuntza prozesu baten barruan egiten dugu. Horretarako, pazientearentzako segurtasun eta monitorizazio alorretako gailurik aurreratuenak ditugu, hala nola, anestesia lokal-erregionala emateko tresnak, ekografia transesofagikoa, aire biderako punta-puntako gailuak...

Gure asistentzia eskaintza bost arlotan banatuta dago:

  • Ebakuntza aurreko arloa
  • Arlo kirurgikoa
  • Arlo obstetrikoa
  • Kanpoko arloa
  • Ebakuntza osteko arloa

Guardiako anestesiologoak ditugu urteko egun guztietan eguneko 24 orduetan, larrialdietarako.

Ebakuntza aurreko arloa

Edozein arrazoi dela medio kontsultara joan ezin izan duten pazienteei, ebakuntza aurreko azterketa Anestesiako Kontsultan edo ospitaleratzean egiten zaie.

Patologia larririk ez daukaten pazienteen sedaziorako edo kirurgia txikirako ebakuntza aurreko azterketa autoebaluazio galdetegi batekin egiten da. Hori anestesiologoak aztertuko du, kirurgia edo miaketa egin aurretik.

Ebakuntza aurreko azterketan honako hau sartzen da:

  • Zehaztutako historia klinikoa.
  • Miaketa fisikoa, aire bideari berebiziko arreta emanez.
  • Pazientearen egoeraren arabera (ASA) eta ebakuntzaren zailtasunaren arabera, proba osagarrien egiaztapena eta/edo eskaera.
  • Medikazioaren egiaztapena eta doitzea.
  • Ebakuntza osteko zaintzaren planifikazioa (ABU, Bizkorketa Anestesikoa)
  • Aurremedikazioa.
  • Plan anestesikoari buruzko informazio zehatza ematea eta pazienteak baimen informatua betetzea.

Beraz, hobeto ezagutu nahi zaitugu, kirurgian sortu daitezkeen arazoak saihesteko, zure lehentasunak kontuan hartuta hobeto moldatzen zaizun plan anestesikoa gomendatzeko eta zure egonaldiari buruzko zalantzak argitzeko.

Arlo Kirurgikoa

Bertan programatutako kirurgia eta larrialdietako kirurgia egiten da. Bi kliniken artean 15 ebakuntza gela daude. Horiek punta-puntako ekipamendua eta monitorizazio sistemak dituzte, gure pazienteen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.

Erabilitako anestesia teknikak honako hauek dira: anestesia orokorra, batzuetan teknika lokal-erregionalekin (epidurala, blokeo periferikoa) konbinatuta eta sedazioarekin edo sedaziorik gabeko teknika loko-erregionalen ehuneko handiarekin.

Gaur egun, kirurgien ehuneko handi bat ospitalizazio gabeko modu anbulatorioan egiten dira. Horretarako, Eguneko Ospitale Mediko Kirurgikoan badauzkagu 17 ohe Zorrotzaurre Klinikan, eta orain gutxi berritutako 12 ohe Virgen Blancan.

Ia-ia espezialitate kirurgiko guztiak egiten ditugu, zailtasun handiko kirurgiak barne; hala nola, bihotzeko kirurgia, bularraldekoa, neurokirurgia, obesitatea, kirurgia pediatrikoa...

Obstetrika arloa

Zorrotzaurre Klinikan zentralizatuta dago, dilataziorako 5 gela ditu, 2 erditze gela eta ebakuntza gela bat.

Anestesiologoa talde obstetrikoaren osagai garrantzitsua da, ez soilik erditzean mina tratatzeko eta maniobra obstetrikoak errazteko duen funtzioagatik, baita sortu daitezkeen zailtasun obstetriko larriak arrakastaz konpontzeko ere.

Gure zentroan gehien erabiltzen ditugun teknika obstetrikoak honako hauek dira: epidurala kontzentrazio baxuko perfusio jarraituarekin (mugimendu blokeoa saihesteko eta amaren mugikortasuna errazteko), anestesia intradurala edo espinala berehalako erditzean edo, epidurala jartzea desegokia izan daitekeenean, zain barneko perfusioa bizitza ertain/laburreko opiazioekin.

Kanpoko arloa

Anestesiologoaren zeregina ebakuntza gelatik kanpo gero eta garrantzitsuagoa da. Ondoren horietako batzuk deskribatuko ditugu.

  • Endoskopia.
  • Hemodinamika.
  • Endourologia.
  • Erradiologia.
  • Endoskopia: bi kliniken artean 6 gela ditugu egokiak deritzoten miaketak egiteko (gastroskopia, kolonoskopia, eko endoskopia, CPRE, fibrobrokoeskopia, baloi intragastrikoak...)

Anestesiologoa honako honetaz arduratzen da: miaketa aurretik pazientea ebaluatzeaz (autoebaluazio orria), pazientearen sedazioaz eta alta hartu arteko zaintzaz.

  • Hemodinamika: unitate hau Zorrotzaurre Klinikan dago, bertan anestesia zerbitzuak hainbat espezialitateri estaldura ematen die, besteak beste, kardiologiari, arritmologiari, erradiologia interbentzionistari, kirurgia baskularrari.... Horietan sedazioa behar duten miaketa errazei zein anestesia teknika aurreratuak behar duten prozedura zailei laguntzen die: protesi balbular aortikoak jartzea, mitraklipak, endoprotesi aortikoak, garun enbolizazioa...

Horrez gain, anestesia zerbitzuak miokardioko infartu akutuetan ematen duen premiazko eta berehalako arreta nabarmendu beharra dago.

  • Endourologia: miaketarako, interbentzio urologikoetarako eta litotriziarako ebakuntza gela bat badaukagu Zorrotzaurre Klinikan. Horiek egiteko, sedazio, anestesia espinala eta anestesia orokorra bezalako teknikak egiten dira.
  • Erradiologia: Anestesia zerbitzua erradiologia zerbitzuarekin elkarlanean aritzen da, diskonfortagatik eta zailtasunak dituzten miaketak artatzeko gure presentzia beharrezkoa denerako. Artatze anestesikoa nabarmendu beharra dago paziente pediatrikoarentzat erresonantzia magnetikoan.
  • Ebakuntza osteko arloa

Anestesiologia zerbitzuko profesional taldea arduratzen da berehalako ebakuntza ostean pazienteari egonaldirik seguruena eta erosoena eskaintzen, kirurgia ostean zaintza onenak bermatuz.

Horretarako, anestesia ondoko bizkorketarako unitateak (ABU) eta zainketa intentsiboen unitateak ditugu. ABUn anestesiologoa pazientea zaintzeaz arduratzen da, bere eboluzioa baloratuz, eta izan daitezkeen bigarren mailako ondorioak (goragalea, oka, hotzikara...) organismoaren nahitaezko funtzioak kontrolatuz, azkar bere onera itzultzeko.

Hori guztia analgesiko kontrol zorrotz baten azpian, ebakuntza osteko mina saihesteko, eguneratutako protokoloen bitartez eta teknika analgesiko eraginkorrenak eta seguruenak erabiliz.

Zainketa intentsiboen unitatean ospitalizazioa interbentzio kirurgikoaren agresibitatearen menpe dago, baita pazienteari lotuta egon daitezkeen gaixotasunen menpe ere.

OHIKO GALDERAK

  • Zer da anestesiologia?

    Mina arintzeaz eta paziente kirurgikoari zainketa osoa egiteaz arduratzen den medikuntzaren praktika da, ebakuntza aurretik eta ondoren. Anestesiologoa, prozedura kirurgikoaren edo diagnostikoaren bitartean, segurtasuna eta erosotasuna zaintzeko espezializatuta dagoen medikua da. Egon daitezkeen konplikazioak ahalik eta gehien murriztu nahi ditu.