Klinikaren Historia - Klinika - Home - Zorrotzaurre
Loading

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Pribatutasun-politika eta Cookieak .

Hilabete bat praktiketan IMQ Klinikan, medikuntza ikasle amerikar baten gogoeta

IMQ Klinikan praktikaldia amaitu dut dagoeneko eta eskerrak eman nahi nituzke esperientzia hau gozatu ahal izan dudalako. Praktikak Larrialdietan egitea egokitu zaizkit, Estatu Batuetan “Emergency Medicine” delakoari dagokiona. Lehenengo egunetan nahiko urduri nenbilen, ez nuelako inor ezagutzen. Gainera, gaztelera ulertzen eta hitz egiten dudan arren, nolanahi ere, nire hitz jarioa ama hizkuntza duen batengandik urrun dago. Lehen eguneko orientabide ikastaroan, izan ahal nituen zalantzak guztiz desagertu ziren. IMQ-ko lantaldea oso atsegina izan da nirekin, berehala, Klinikako instalazioetan leku batetik bestera mugitzeko eta gainerakoen moduan lan egiteko laguntza eman zidan. Hurrengo egunean, giroa bera zen, oso adeitsua. Doktoreek, erizainek eta gainerako langileek agurtzen ninduten ni ezagutzeko asmoz; benetan, etxekoa banintz bezala sentitu naiz. Aintzat hartzen dut denek interesa Estatu Batuetako medikuntza sistema ezagutzeko izan duten interesa, izan ere, hemengoarekin zenbait alderditan desberdina da.

Nirekin lan egiten egondako medikuak bikainak izan dira. Hilabete honetan, nire hitz jarioa nabarmen hobetu da, bereziki, medikuntza terminoei dagokienez. Horrez gain, uste dut nuen medikuntza arloko ezagutza ere zabaldu dudala. Hainbat patologiatako pazientekin egon naiz, nefrolitiasia dutenetatik trauma lesioak izan dituzteneraino. Nire egonaldian zehar ikusi izan dudanaren arabera, traumatologia alde garrantzitsua izan da, bizkarrezur hautsi bat onera nola ekar daitekeen ikusteko aukera izan dudalako. Gainera, IMQ medikuen laguntza eta pazientziari esker, ama haurdun bati aplikatutako ultrasonografiaren teknika ezagutu ahal izan nuen. Momentu hauek guztiek ikasteko eta mediku hobea izateko nahia eta gogoa indartu dizkidate.

Ezin diot IMQ taldeari merezi dituen eskerrak eman, batez ere, Fidel Fuentes Doktoreari, esperientzia bakar hau bizitzeko aukera emateagatik. Hilabete honetan, medikuntza arloko ezagutza handitu ez ezik, sistema eta tokian tokiko ohiturak guztiz ezezagunak zituen atzerriko pertsona bati laguntzeko jendearen jarrera ere ikusi izan dut.

Pertsona ugarirekin lan egin behar duen etorkizuneko mediku moduan, medikuntza taldearen jarrera hori ikustea balio handikoa izan da. Badakit hilabete honetan zehar langileekiko harremanetan zein lanean bereganatutako ezagutzak era positiboan eraginkorrak izango direla, ez bakarrik nigan, baizik eta hurrengo urteetan artatuko ditudan pazienteengan ere bai.