Alex Txikonek azterketa medikoa gainditu du IMQ Zorrotzaurren K2 eskalatu aurretik
26/12/2018
- Euskal alpinistak historia egin nahi du berriro 2019ko lehenengo hilabeteetan, K2 neguan eskalatuko duen lehena izateko.
- Txikoni eta 16 taldekideri elektrokardiograma egin zaie eta pisua, altuera eta tolesturen neurri fisiologikoak neurtu zaizkie IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean.
- Unitate horretan hainbat proba egin zaie, Bartzelonako Universitat Politècnica de Catalunya eta Biomedical Research Insitute del Hospital Sant Pau (IIB-Sant Pau) zentroetako profesionalek egiten ari diren ikerketa-proiektuetan kokatuta daudenak.
K2 (8.611 m) munduko bigarren mendirik altuena da eta eskalatzeko zailenetako bat –Annapurna eta Nanga Parbat dira beste batzuk. Hori dela eta, zoritxar-ehunekorik (mendia eskalatzen dutenen % 20 hiltzen dira) handiena dutenen artean bigarren mendia denez, “mendi basatia” izena eman zaio. Mendiaren zailtasun teknikoa eta klimatologikoa itzela denez, Everestera baino hamar aldiz gutxiagotan heldu dira alpinistak K2ren gailurrera. Neguan lau alditan bakarrik egon dira saialdiak, arrakastarik gabe gainera eta, hortaz, inork ez du inoiz lortu neguan eskalatzea.
Espedizioa 2019ko urtarriletik martxora bitartean egingo da, hain zuzen ere, zailen denean, tenperaturak -30º C-koak edo baxuagoak eta haizeak 100km/h baino handiagoak direnean, eta horretarako, goi-mailako prestakuntza eduki behar da, hots, eliteko azterketa medikoa, nahitaezkoa, egin beharra dago. Izan ere, Txikonek azterketa medikoa gainditu berri du IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean.
Lemoaztarra, 36 urtekoa, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitatean izan da 16 taldekiderekin —besteak beste, Eneko Garamendi, Bruno Barrilero, Kepa Lizarraga, Jon Barredo, Leire Aranbarri, Maite Zubizarreta, June Saenz de Urturi eta Ane Hernani bilbotarrak— azterketa medikoa egiteko (elektrokardiograma eta tolesturen, pisuaren eta presioaren neurri fisiologikoak).
Halaber, unitate horretan hainbat proba egin zaie alpinistei, eta proba horiek Bartzelonako Universitat Politècnica de Catalunya eta Biomedical Research Insitute del Hospital Sant Pau (IIB-Sant Pau) zentroetako profesionalek egiten ari diren ikerketa-proiektuetan kokatuta daude. Horiek egiteko, IMQ-k Analisi Klinikoen Unitatearen bidez esku hartu du. Era berean, toki bat utzi du erakundeak Unitatean ikerketa-proiektu haietan kokatutako proba oftalmologikoak eta bioinpendatziakoak egin daitezen.
Pablo Aranda medikuak, IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialistak, horrelako ekintza gogoangarria egiteko taldekideen izaera fisikoa egiaztatu behar dela azaldu du: “ezinbestekoa da erresistentzia fisiko bikaina –hori entrenamendu egoki batekin lortzen da– eta altuerara moldatzeko eta hotz eta altueragatiko eguraldi txarra jasateko izaera edukitzea”. Aranda medikuak, Txikoni eta horren taldekideei egin dizkien probei esker, “espedizionarioen osasun basala egiaztatu du, K2 mendirako bidaia muga edo eragotz ditzaketen patologiak baztertzeko”.
Oro har, zortzimilako baten gailurrera iristeko, Aranda sendagileak hauxe gomendatzen du: “aldizka eta mailaka entrenatzea, exijentzia handiko beste kirol batean bezala, aldizka kirol-kontrol medikoak egiten, balore analitikoak aztertzen dituztenei arreta berezia jartzen, zeren eta espediziora ahalik eta sasoirik onenean heldu behar baita, akidura itzela izango delako”. Azkenik, IMQ-ko kirol-medikuntzako espezialistak aholku hau eman du: “indarra lantzea, oro har; batez ere, behe-atalari eta sabelaldeari dagokiena, ere, eta COREa lan egokiarekin osatzea, indarberritzeko atsedenaldiak kontuan hartuta eta gehiegi entrenatu gabe eta teknika (haitzean eta izotzean eskalatzea, bermatzea, soketatik jaitsi eta igotzeko teknikak, auto-erreskateko teknikak, …) lantzea ahaztu gabe”.
Alex Txikon aukera berri honetaz baliatu nahi izan da eskerrak emateko “kirol-erronka berri horren babesle eta laguntzaile guztiei, zeren eta horiek gabe ezinezkoa izango bailitzateke proiektu horri ekitea”.
IMQ, euskal kirolaren alde
IMQ etengabe ari da eliteko kirol profesionalaren nahiz oinarrizko kirolaren alde jarduten eta, hortaz, kirol-erakundeek osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera ugariri laguntzen die.
Gaur egun, IMQ da futbol nahiz saskibaloiko euskal talde nagusien aseguratzaile mediko ofiziala, eta hiru Lurralde Historikoetako atletismoaz, arraunketaz edo eliteko kirolarien proiektuez –esaterako, Alex Txikonea– ere arduratzen da, horien babesle baita.