- Laneko arriskuen prebentzioa
- Lan osasuna

Zer da?
IMQ Prevencion zerbitzuak laneko arrisku eta lan osasunaren prebentzioari buruzko zerbitzuak ematen ditu, pazienteei irtenbide espezifikoak aplikatuz bere segurtasuna eta langileena bermatzeko.
Emandako zerbitzuaren berrikuntza eta kalitatearen bidez, prebentzio bikaina eskaini nahi dugu, enpresak seguruak eta osasungarriak izateko aholkularitza eskainita.
230 profesional, tekniko eta osasun langile baino gehiagoko taldea gara 22 lan zentrotan banatuta: Osasun zaintzaren 19 zentro estrategikoki kokatuta, 3 bulego tekniko Zamudion eta beste bana Donostian eta Gasteizen.
Nola funtzionatzen du?
Bezero bakoitzaren neurriko zerbitzua da, bai Lan Arriskuen Prebentzioan -atal teknikoetan-, baita Osasun Zaintzan ere. Horretarako, bezeroekin konprometituta, haiei zuzenduta eta gaitasun handia duen talde profesional bat dugu, esperientzia handikoa eta etengabeko ikaste prozesuan dagoena.
Onurak
Enpresentzako aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua, enpresen beharrizanei, lege betekizunei eta segurtasun eta osasun alorreko eskaerei erantzuteko. Horretarako etengabeko hobekuntzan oinarritzen den eta prozesuetan hobekuntza teknologikoak txertatzen dituen zerbitzua eskaintzen diegu.
Zerbitzuak
-
Laneko arriskuen prebentziorako espezialitate bat da. Enpresetako langileei oro har eta ondorengo lanen egiten dituzten arduradunei zuzenduta dago: arriskuak ebaluatzea, lan taldeak aztertzea eta Laneko Arriskuen Prebentzio Legean ezarritakoa betetzeko prestakuntza teoriko-praktikoa eskaintzea.
Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?
Lan taldeen, makinen eta instalazioen banaketatik edo erabiltzetik edo lan espazio fisikotik sortutako laneko arriskuak prebenitzera zuzendutako aholkularitza eta jarduerak. Ondorengo hauek besteak beste:
- Arriskuak ebaluatzea.
- Larrialdi neurriak: larrialdi neurriak egin eta aztertu, bai eta simulazioak eta beharrezko bestelako jarduerak ere.
- Norbere burua babesteko gidaliburua (jendea bertaratzen den lekuak).
- 171/2004ko Errege Dekretuaren arabera jarduerak Antolatzeko Aholkularitza.
- Segurtasun ikuskaritzen bidez lantokietan dauden gabeziak aurkitzea.
- Segurtasun seinaleak egokitzeko txostenak.
Onurak
Bezeroen lantokietara bisitak egiten ditugu langileek izan ditzaketen laneko arriskuak detektatzeko. Horretarako, beharrezkoak diren ekintzak gauzatzen ditugu lan ingurune onena lortzeko esperientzia handiko profesional tekniko talde bati esker.
-
Higiene industrialak lanbide gaixotasunak aurreikusten ditu, laneko ingurune fisiko, kimiko eta biologikoa aztertzearen eta aldatzearen bidez..
Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?
Kutsatzaile fisiko, kimiko zein biologikoek lanean eragiten dituzten laneko gaixotasun eta istripuen prebentzioari dagokienez, dauden arriskuen arabera hurrengo jarduerak garatuko dira:
- Urteko programa egitea.
- Higiene arriskuekiko esposizioa identifikatu eta hasierako analisia egitea..
- Identificación y análisis inicial de la exposición a riesgos higiénicos.
- Eragile kimikoen eraginpean jartzeagatiko higiene arriskuak ebaluatzea: lurrin organikoak, amiantoa, hauts metalikoak, silizea...).
- Zarata ebaluatzea.
- Estres termikoa ebaluatzea.
- Bibrazioak ebaluatzea.
- Eremu elektromagnetikoekiko esposizioa ebaluatzea.
- Karga elektrostatikoen presentzia aztertzea.
- Eraikinetako aire kalitatea aztertzea.
- Argiztapen baldintzak ebaluatzea.
- Prebentzio ekintza antolatzean aholkularitza ematea.
- Zuzentze neurrien eraginkortasunaren jarraipena.
- Higiene industrialarekin lotutako prestakuntza eta informazio berezia ematea.
- Lanbide gaixotasunak ikertzea.
- Segurtasun eta Osasun Batzordeari laguntzea.
- Lan Agintaritzen harremanetan orientabidea eta laguntza ematea.
- Jardueren memoria.
-
Ergonomiak lanpostua eta horren baldintzak langileari egokitzea nahi du, ingurumen sistemak eta langileen gaitasunak aztertuta.
Bestalde, psikosoziologia lanean egon daitezkeen eta pertsonen osasunean eragina izan dezaketen natura psikosoziala eta antolakuntzakoaren eragileen azterketaz eta tratamenduaz arduratzen da.Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?
Gertatzen diren arriskuak kontrolatzeko prebentzio ekintzak direla eta, bereziki, lanpostuen karga fisiko eta mentalagatik, dauden arriskuen arabera, hurrengo jarduerak egiten dira:
- Urteko programa egitea.
- Prebentzio plana egiteko aholkularitza ematea.
- Lanpostuen azterketa ergonomikoa egitea.
- Karga fisikoa aztertuko da.
- Kargak maneiatzegatik arrisku horren ebaluazio ergonomikoa egitea.
- Lan errepikatuak egiteagatik arrisku horren ebaluazio ergonomikoa egitea.
- Gorputz jarrera bortxatuak izateagatik arrisku horren ebaluazio ergonomikoa egitea.
- Airearen kalitatea barrualdeko inguruneetan ebaluatzea.
- Erosotasun termikoa eta/edo akustikoa ebaluatzea.
- Datuak bistaratzeko pantailak dituzten lanpostuetan ebaluazio ergonomikoa egitea.
- Lanpostuetako argiztapenaren baldintzak ebaluatzea.
- Arrisku psikosozialak ebaluatzea.
- Prebentzio ekintza Antolatzean aholkularitza ematea.
- Zuzentze neurriak eraginkorrak diren jakiteko jarraipena egitea.
- Arrisku psikosozialen aurrean jokatzeko prozedura.
- Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatuarekin lotutako prestakuntza eta informazio espezifikoa ematea.
- Lanbide gaixotasunak ikertzea.
- Segurtasun eta Osasun Batzordeari laguntza ematea.
- Lan Agintaritzarekiko harremanetan orientabidea eta laguntza ematea.
- Jardueren memoria.
-
Laneko medikuntza lanean egoteagatik gertatzen diren gaixotasunak edo istripuak aztertzen dituen espezialitate medikoa da. Horrez gain, horiek saihesteko edo horren ondorioak murrizteko hartu beharreko prebentzio neurriak ere aztertzea du xede.
IMQ Prevención zerbitzuko osasun jarduerak emateko enpresa arloko medikuntza espezialitatea duten osasun profesionalak ditu 19 lan zentrotan banatuta.Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?
- Osasun Zaintzaren Proiektua egitea.
- Plangintza: langileen osasun egoera zaintzeko, kontratua indarrean dagoen epean garatuko diren jarduerak zehazten dira eta ekintzen kronograma ezartzen da.
- Laneko arriskuekin lotutako osasun azterketak egingo dira, dauden osasun protokoloen arabera. Langileari emango zaion txosten mediko bat egingo da. Baita lan hori burutzeko dituen gaitasunen balorazioa ere. Beharrezkoa izanez gero, prebentzio neurri osagarriak ere gomendatuko dira.
- Osasun arazoak izateagatik lanera joana ez izanaren azterketa egitea.
- Lehen Sorospenei buruzko prestakuntza.
- Txertoa.
- Proba Osagarriak.
- Analitikak.
- Analisi Epidemiologikoa.
- Urteko memoria. Medikua / EUD enpresan: Osasun Langileen esku:
Prestazio handiko zerbitzua da, Erakunde bakoitzerako modu esklusiboan diseinatuta. Bere xedea Bezeroaren Zuzendaritzak zehaztutako beharrizanetara egokituta dauden helburu espezifikoak betetzea da. Horretarako, enpresak bere instalazioetan IMQ Prevención zerbitzuko osasun langileen laguntza izango du.
Enlaces
Jarduera espezifikoak
-
- OHSAS 18001
- Norbere burua babesteko planak
- Larrialdi simulazioak
- Zero Proiektua
- Mugikortasun planak
-
- ATEX - Atmosfera leherkorrak.
- Makinak egokitzea
- SEVESO
- Ekipoak kontsignatu eta blokeatzea - LOTO (LOCK OUT-TAG OUT)
-
- EGHI Metodoa
-
- Analíticas especiales: Enpresa osasungarria
- Espacio cardiovascular
- Azterketa Mediko Bereziak (Complet eta Advance)
Prestakuntza
Prestakuntza IMQ PREVENCION zerbitzuan, langileek lan egiten dutenean, beren osasuna eta ongizatea babesteko tresnatzat hartzen dugu.
Gaur egun, enpresen produktibitatea pertsonek gauzatzen dituzten lan espezializatuen mende dago. Horregatik, oso garrantzitsua da langileek daukaten lanpostuko arriskuak ezagutzea momentu oro beren osasuna arriskuan jartzen ekidin ditzaten.
Horretarako, IMQ PREVENCION zerbitzuan ikastaro katalogorik osoena garatu dugu Euskadiko enpresen beharretara egokituta dagoena. Horrek kolektibo eta jarduera bakoitzerako aholkularitza eta prestakuntza egokiena ematea ahalbidetzen gaitu.
Horrez gain, Fundazio Tripartituaren Erakunde Antolatzailea gara eta beharrezko diren tramite guztiak doan kudeatzen ditugu.
Eskainitako prestakuntza ikastaroak:
- Aurrez aurreko prestakuntza
- Prestakuntza erdipresentziala
- Urrutiko prestakuntza
- E-learning
Koordinatu: enpresa jarduerak koordinatzea
Koordinatu, IMQ Prevenciónen zerbitzu bat da, laneko arriskuen prebentzioan enpresen jarduerak koordinatzen laguntzeko, enpresek beharrizan hori dute eta.
Koordinatuk bezero bakoitzari ingurune bakar batean informazio guztia biltzea ahalbidetzen dio. Horrela, administrazio karga guztia murriztuko da eta azpikontraten eta bezeroen Laneko Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa eraginkorra eta aktiboagoa izango da.
Nolako zerbitzuak eskaintzen ditu?
- Dokumentazioa egiaztatzeko profesionalen taldea
- Prestakuntza
- CAE prozesu osoan laguntza: parametrizazioan, prestakuntzan eta dokumentazioa egiaztatzean.