ROBOT DA VINCI

Kirurgia konplexuak eta delikatuak egiteko gai den plataforma robotikoa da. Giza gorputza ahalik eta kalte gutxien eragiten du eta zehaztasun handiagoa dauka.

Da Vinci robot kirurgikoa kirurgia laparoskopikoa zehatzagoa izateko diseinatu da eta ohiko kirurgia irekia zein ohiko laparoskopia egiteko aukera ematen die zirujauei.

Da Vinci Robotarekin egindako esku hartzeen onurak

  • Normalean lortzen diren emaitza klinikoak hobeak dira.
  • Ohiko kirurgiarekin baino min gutxiago.
  • Orban gutxiago eta txikiagoak, kirurgia zulo batetik baino ez delako egiten (ataka bakarra).
  • Ohiko kirurgiarekin ebakuntza izan duten pazienteak baino lehenago suspertzen dira.
  • Eguneroko bizitzaren ohiko jardueretara azkarrago itzultzen dira.
  • Odol gutxiago galtzen da.
  • Fibrosi gutxiago.
  • Josteko, lotzeko eta berregiteko prozesuak hobetzen dira.
  • Odol hodiak josteko aukera eskaintzen du.
  • Ebakuntza hobeto egiten da, gehiago ikusi (mikroskopioa) eta zehaztasun handiago eskaintzen duelako
  • Fluorezentziaren bidez zer erauzi behar den eta zer ez behar bezala ezberdintzeko aukera ematen duenez, giltzurrunetako tumore bat giltzurrun aparatua kaltetu gabe erauzi daiteke
  • Linfa basoen Kirurgian gongoil linfatikoak non dauden eta zeintzuk diren identifikatzen duenez, erauzpen zabalagoa eta seguruagoa bermatzen du.

Zein ebakuntza motetan erabili daiteke?

Da Vinci robot kirurgikoa diziplina anitzeko hainbat gaixotasunetara aplikatu daiteke:

  • Kirurgia urologikoa: Prostatektomia erradikala, nefrektomia partziala, uretra berrezartzea, pieloplastia, basektomia eginda duena kirurgiaren bidez berriz emankorra izatea, giltzurrun trasplantea
  • Kirurgia ginekologikoa: Hiterektomia, hodiak berregitea, miomektomiak, uteroko tumoreak eta emakumeen pelbiseko zoruaren arazoei aurre egitea
  • Kirurgia konplexuak: ebakitze txiki baten bidez (ataka bakarra)
  • linfa basoen kirurgia
  • Digestio aparatuaren kirurgia
  • Kirurgia Orokorra: Kolon eta ondesteko kirurgia, kirurgia bariatrikoa, hepato-bilio-pankreatikoa, esofagoaren beheko hereneko kirurgiak
  • Bihotz eta toraxeko kirurgia: Aorta koronarioetako bypass-a, berroneratze mitrala, aurikula arteko komunikazioa, balbula trikuspidearen berroneratzea, mediastino eta birikietako kirurgiak.
  • Otorrinolaringologia: loaldiko buxatze apnearen sindromearen kirurgia, tiroidektomia eta besapearen bidezko paratiroidektomia, tumoreak erauztea