Medikuntza Zentroak - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

COVID-19

Astelehenetik aurrera (maiatzak 11), zentroak aurrez aurreko laguntza-zerbitzua berreskuratuko du, ohiko ordutegiarekin. Paziente guztiak artatuko dira, eta lehentasuna emango zaie dagoeneko hasita dauden eta gaur egun kritikoak diren tratamenduei, bai eta atzeratu ezin diren azterketei ere (ortodontziak, esaterako).

Hitzorduak astelehenetik, hilaren 11tik, aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta.

Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitu beharko dira eta horretarako garbiketa-gelak egongo dira.

 

Hurbildu zaitez Gasteizko erdigunean dagoen gure klinikara. Baditugu instalazio berriak behar duzun arreta eskaintzeko zuri. IMQ Avenida Hortz Klinika, odontologia behar guztietarako zentroa da, eta bere diseinu, teknologia eta ekipamenduagatik, zentro berritzailea da. Horrez gain, tratamendu aurreratu guztiak ere barne hartzen ditu eta Araban hortz osasunerako laguntzan kalitate erreferentea izan nahi du.

Zerbitzu guztiak eskaintzen ditu: batetik, odontologia orokorra; ortodontzia; periodontzia; hortz estetika eta ahoko kirurgia; bestetik, tratamendu berrienak profesional odontologo talde baten esku. Gainera, ordutegi zabalarekin erosotasun handiagoa izateko.

Aenorrek 2016/02/04an ziurtatu du IMQ Doña Casilda eta IMQ Avenida hortz klinikek, Kalitatea Kudeatzeko sistemari dagokionez eta UNE 179001 Arauaren arabera, Aenor ziurtagiria duten Euskadiko bakarrak direla.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION