Medikuntza Zentroak - Home - IMQCorporativoEU
Loading
x
IMQ Eskuratu IMQ aplikazioa Google Play-n Eskuratu IMQ aplikazioa App Store-an
Ikusi

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Cookien politika .

IMQ Henao Hortz-klinika izen bereko osasun-zentroan dago, Bilboko Henao kaleko 4. zenbakian. Arreta handiz hautatutako profesionalek  tratamendu odontologiko guztiak eskaintzen dizkie IMQko bezeroei zein bezero ez direnei.

Hortz-klinikak abangoardiako teknologiaz hornitutako hiru kabinete ditu odontologia integraleko zerbitzuak eskaintzeko; ohiko tratamenduak, tratamendu prebentiboak, baita ortodontzia, periodontzia, ahoko kirurgia, inplantologia, hortz-estetikako tratamenduak, eta abar ere.

IMQren eskakizun-estandarrekin bat etorriz, eskarmentu handiko espezialista-talde bat du; taldean, bi odontologo, aurpegi-masailetako kirurgialari bat, hortz-higienista bat eta bi laguntzaile daude, baita tratu atsegina eta hurbila eskaintzen duten klinikako langileak ere.

Zentroak, gainera, larrialdietako zerbitzua du pazienteen eskura. Prezio oso erakargarriak eskaintzen ditu eta gainera, lehen kontsulta doakoa da.

Zentroa irekitzeko, Odontologoen Elkargoek eta Odontologiako Kontseilu Orokorrak agindutako segurtasun-neurri guztiak ezarri dira. Hitzorduak telefonoz eskatu behar dira, zentroko telefonora deituta.

Guztien segurtasuna bermatzeko, honako arau hauek errespetatu beharko dira:

– Maskararekin eta laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik

– Hitzordura garaiz heltzea, ez lehenago, ez beranduago.

– Langileekiko eta gainerako pazienteekiko segurtasun-tartea errespetatzea.

– Zentroetako sarreran, eskuak nahitaez garbitzeko gelak dituzten euskarriak egongo dira.

IMQCORPORATIVO.LOCALIZACION