IMQ app-a

IMQ app-ari esker, mugikorra erabiliz IMQn eskaintzen dizkizugun osasun-zerbitzu digital guztietara sarbidea izango duzu. Hori guztia zure datuen konfidentzialtasuna ziurtatzen duen sistema eraginkor batek babestuta.

Nola eman izena

IMQ aplikazioan erregistratzea oso erraza da. Zure telefono mugikorretik deskargatu behar duzu Googleren Play Store-n zure sistema Android bada, edo Appleren App Store-n zure sistema eragilea iOS bada.

 

Gainera, app-ean izena emateko erabilitako erabiltzaile eta pasahitzarekin hemen sar zaitezke bulego online zure IMQ aseguruko izapideak eta kudeaketak mugikorretik edo ordenagailutik egiteko.

Historia kliniko digitala

Zure historia klinikoa eta zure familiarena beti eskura izango duzu. Bertan zuk emandako informazioa eta arreta eman dizuten medikuena jasota geratuko da (patologiak, txostenak, analisiak...)

  • Erabat txukun.
  • Edonon eta edonoiz ikusgai.
  • Zure mediku aholkulariak kodetuta eta balioztatuta.
  • Behar duzun bakoitzean emailez bidaltzeko edo inprimatzeko aukerarekin.

16 urtetik beherako zure seme-alaben historia klinikora sarbidea eska dezakezu app-aren bitartez, Konfigurazio ataletik.

Zerbitzu digital gehiago