Zer da?

Geriatria pertsona nagusien gaixotasun fisiko, mental, funtzional eta sozialez arduratzen den espezialitate medikoa da, eta arreta akutua, kronikoa, errehabilitaziozkoa, prebentiboa eta aringarria lantzen dituena.

Haren xede nagusia autonomia galera ekidin eta gainditzea da.

NORI DAGO ZUZENDUTA?

65 urte baino nagusiagoak diren, hainbat gaixotasun dituzten (pluripatologikoak) eta kronikotasunerako edo elbarritasunerako joera duten pertsonei. Hurrengo sintoma edo sindrome geriatrikoak sumatzen dituzten pertsonei:

  • Dolor
  • Caídas
  • Ibiltzean moteltzea
  • Fragilidad
  • Autonomia galera
  • Pisua galtzea
  • Incontinencia
  • Estreñimiento
  • Presioagatiko ultzerak
  • Polifarmazia: bost farmakotik gora
  • Jokabide arazoak
  • Lo arazoak
  • Gogo gutxi
  • Laguntza beharra
  • Etxebizitzako oztopo arkitektonikoak
  • Pertsona zaintzailearen gainkarga

ZERBITZUAREN IRISMENA

Prozesu diagnostiko multidimentsionala (funtzionala, kognitiboa, afektiboa, klinikoa eta soziala) den balorazio geriatriko oso baten bitartez, arlo askotako arazoak eta gaitasunak neurtzen dira: osasuna, gaixotasunak, tratamenduak, nutrizioa, eguneroko oinarrizko jarduerak, ibiltzea, funtzio mentala, gogo aldartea, premiak eta laguntza familiar eta sozialerako baliabideak.

Era honetan lortutako datuekin tratamendu, errehabilitazio eta jarraipen plan bat ezartzen da egoera bakoitzean bizi kalitate onena lortu ahal izateko.