Zer da?

Etxeko Ospitalizazio Unitatearen helburua ospitalean alta emandako pazienteak artatzea eta haien egoeraren jarraipena egitea da, sendatzeko edo/eta koadro klinikoa hobetzeko behar dituzten zainketak luzatu behar direnean, ospitalizazioa luzatu behar izan barik.


Etxeko Ospitalizazio Unitatea eskarmentu handiko medikuez eta erizainez osatuta dago eta gaixotasunaren asistentziaren jarraikortasuna burutzeko behar diren elementu teknikoak dituzte, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.


Honen bitartez, ospitaleko zainketen onurak (arreta medikoa) pazientearentzako ingurune atseginagora eramaten dira.

Nola funtzionatzen du?

Etxeko Ospitalizazio Unitatera bideratzeko prozedura pazientearen mediku arduradunak eskatuta egiten da beti eta pazienteak edo, hala badagokio, haren senideek onartu behar dute. Pazientearen inguruneak funtsezko eginkizuna dauka zainketak eta pazientearen indarberritzea jarraitzeko baldintza fisiko eta emozionalak ziurtatzeko orduan.

Etxeko Ospitalizazioaren onurak

Zerbitzu honen abantailak, besteak beste, hurrengo hauek dira: pazientea haren ohiko ingurunean (etxebizitza) egon ahal izatea; familiarentzako erosotasuna eta lasaitasuna; infektatzeko arrisku txikiagoa; eta kualifikazio handiko lantalde baten arreta pertsonalizatua jasotzearen bermea.