Urtero 25.000tik gora pertsona hiltzen dira Europar Batasunean bakterio multirresistenteek eragindako infekzioek jota
16/11/2017
Azaroaren 18a: Antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko Europako Eguna
- Lehen aldiz sortu zenetik, bakterio-moten kontrako antibiotiko eraginkorrik gabe egingo omen dio aurre munduak etorkizunari.
- Hauek dira pazienten ospitaleratuek jasan beharreko ondorioak: antibiotiko egokia ematea geroratzea, pronostikoa txarragoa izatea, ospitaleratzea luzatzea, osasun-gainkostuak, ondorio kliniko okerragoak eta heriotza.
- Antibiotikoekiko multirresistentziak, antibiotikoak behar ez bezala erabiltzeak (tratamenduen posologia eta iraupen desegokiak) gehiegi hartzeak (agindu gabe) areagotzen dituzte, pertsonengan nahiz animaliengan.
- Esate baterako, Escherichia coli bakterioaren anduiaren erdia baino gehiago dira antibiotiko batzuekiko erresistente.
“Lehen aldiz sortu zenetik, bakterio-moten kontrako antibiotiko eraginkorrik gabe egingo omen dio aurre munduak etorkizunari. Presako neurririk hartzen ez bada, hori gertatuko balitz, biztanle asko infekzio arruntek jota hilko lirateke, baita hilgarri bihurtuko liratekeen lesio txikiek jota ere”. Hori da IMQ Zorrotzaurre Klinikako ospitale-farmazialari Isabel Fontánek egin duen ohartarazpena, kontinenteko beste osasun-profesionalek bezala, azaroaren 18a Antibiotikoak zuhurtziaz erabiltzeko Europako Eguna dela eta.
Bakterioek eragindako infekzioak prebenitu eta tratatzeko erabiltzen den botika da antibiotikoa: bakterioak hiltzen ditu (antibiotiko bakterizida) edo bakterioak haztea eragozten du (antibiotiko bakteriostatikoak).
Erresistentzia bakterianoak “antibiotikoen erabileraren erantzunean gertatzen diren aldakuntzak dira, eta tratamenduek eraginkortasuna galtzea eta beste pertsona batzuengana hedatu eta horiek kutsatzeko arriskua handitzea eragiten dute”, adierazi du IMQ-ko espezialistak. Bakterioak antibiotikoen eraginpean jartzean jasaten dituzten aldaketen ondorioz agertzen dira. Izan ere, aldakuntza genetikoak ohi dira (mutazioak eta gene-transferentziak), denboraren poderioz berez ager daitezkeenak.
Haatik, “prozesu hori azkartu egingo da antibiotikoak behar ez denean hartzen badira (automedikazioa, mediku batek agindu gabe sin), infekzio bati aurre egiteko antibiotiko egokia hartzen ez bada, agindutako orduak edo dosiak betetzen ez badira edo sintomak hobetzen direla nabaritzean tratamendu antibiotikoari uzten bazaio. Askotan, hori pertsonengan nahiz animaliengan gertatu ohi da, zeren eta ohikoa baita profesional batek ikuskatu gabe ematea”, azaldu du Zorrotzaurre Klinikako Isabel Fontánek.
Gaixotasunak Prebenitu eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) ohartarazi duenez, urtero 25.000 gora pertsona hiltzen dira Europar Batasunean bakterio multirresistentek eragindako infekzioek jota.
Hauek dira pazienten ospitaleratuek jasan beharreko ondorioak: antibiotiko egokia ematea geroratzea, pronostikoa txarragoa izatea, ospitaleratzea luzatzea, osasun-gainkostuak, ondorio kliniko okerragoak eta heriotza. Bakterio multirresistentek Europar Batasunean eragindako infekzioek, mila eta bostehun milioi euroko gainkostuak sorrarazten dituzte urtero osasunean.
Halaber, paziente batek antibiotikoak behar ez bezala erabiltzen baditu, “ondorio kaltegarriak sortuko ditu gainerako biztanleengan. Hots, antibiotikoak desegoki erabiltzeak, osasun-emergentziako egoera larria ekar dezake, andui erresistenteak agertu eta kutsatzen direlako. Esaterako, Escherichia coli bakterioan aminopenizilinekiko erresistentzia-maila % 5etik gorakoa da gaur egun”, azaldu du Isabel Fontánek.
Antibiotiko batzuekiko erresistentzia bakterianoen maila
Bakterioa |
Antibiotikoa |
Gaurko erresistentziaren % |
Escherichia coli |
Aminopenizilinak |
% 57,2 |
Enterococcus faecalis |
Aminoglukosidoak (maila altua) |
% 32,2 |
Klebsiella pneumoniae |
Hirugarren belaunaldiko zefalosporinak |
% 30,3 |
Pseudomonas aeruginosa |
Fluorokinolonak |
% 19,3 |
Staphylococcus aureus |
Metizilina |
% 16,8 |
Streptococcus pneumoniae |
Makrolidoak |
% 14,6 |
Fitxa teknikoetan eta botiken erabilera-orrietan gomendatutako posologia eta tratamenduaren iraupena, “saiakuntza klinikoen emaitzen arabera jartzen dira, horiek ematen dituztelako bakterioek eragindako infekzioak errotik kentzeko dosiari eta denborari buruzko ebidentzia. Tratamendu antibiotikoa osorik betetzen ez bada, erresistentziak ager daitezke, eta antibiotikoa ez da eraginkorra izango tratamendu horretarako”. Horiek horrela, IMQ-ko adituak, arnas infekzio batzuen sintomen batez besteko iraupenak gogorarazi ditu, pazienteen itxaropenak gaixotasunaren benetako garapenera egokitzeko:
Arnas infekzioa |
Batez besteko iraupena |
Bronkitis akutua |
3 aste |
Rinosinusitis bakteriano akutua |
2 aste eta erdi |
Rinosinusitis biral akutua |
1 aste eta erdi |
Faringitis akutua |
Aste 1 |
Erdiko otitis akutua |
4 egun |
Antibiotikoaren definizioak berak adierazten duenez, “antibiotikoa eraginkorra da infekzio bakterianoak bakarrik tratatzeko. Antibiotikoek ezin dute ezer egin beste mikroorganismo batzuek, hala nola, birusek, eragindako gaixotasunetan; gripearen birusaren kasua paradigmatikoa da, horren kontra antibiotikoek ezin dutelako ezer egin. Batzuek eta besteek eragindako sintomak batzuetan antzekoak badira ere, maila mikroskopikoan, birusek eta bakterioek ez dute elkarrekin zerikusirik”, azpimarratu du IMQ-ko farmazialariak. Halaber, eraginkortasuna antibiotikoaren ekintzaren espektroaren araberakoa da, infekzioa eragiten duen bakterioak halabeharrez barne hartu behar duena.
Ondorio kaltegarriak
Antibiotikoak “ez dira inoiz gogara hartu behar. Mediku batek diagnostikoa egin behar du aldez aurretik, tratamendu antibiotikoa behar duen infekzioa dagoela egiaztatzeko” eta antibiotiko egokiena “koadro klinikoaren eta inguruko erresistentzia-patroiaren arabera” aukeratu behar da.
Botika guztiek bezalaxe, antibiotikoek ondorio kaltegarriak dakartzate, “horietako batzuk talde guztienak dira, gutxi gorabehera: urdail-hesteetako nahasmenduak, onddoengatiko gain-infekzioak, nahasmendu dermatologikoak eta hipersentikortasun erreakzioak izateko aukera, besteak beste. Beste ondorio batzuk berariazkoak dira, antibiotiko-motaren araberakoak, eta hutsalak edo oso larriak izan daitezke”.
Halaber, paziente batek antibiotikoak behar ez bezala erabiltzen baditu, ondorio kaltegarriak sorraraz ditzake gainerako biztanleengan. Hots, antibiotikoak desegoki erabiltzeak, “osasun-emergentziako egoera larria ekar dezake, andui erresistenteak agertu eta kutsatzen direlako”, azaldu du IMQ Zorrotzaurre Klinikako farmazialari Isabel Fontánek.
Zer egin behar da hartu ez diren antibiotikoekin?
Tratamendu antibiotiko baten ondoren botika batzuk sobera geratzen badira, “hartu ez direnak botatzea da jokabide zuzena, horrela, alde batetik automedikatzeko arriskua saihesten delako eta, bestetik, botika hondatzea, behar ez bezala gorde ez delako”. Soberan geratu diren botikak botatzeko toki egokia, “SIGRE guneak dira. Leku horiek farmazia-bulegoetan daude. Farmazia-sektoreak sustatutako gaikako bilketa-sistema da, herritarrak bilgarriak eta soberan geratu diren botikak eroso eta erraz alde batera utz ditzaten”, botikak behar bezala prozesa daitezen eta ingurumenera ez daitezen irits.
Tratamenduaren ostean, askotariko jan-edana
Tratamendu antibiotiko baten ostean, “hasiera batean ez da behar-beharrezkoa dieta elikagai bereziekin osatzea”. Baina, antibiotikoek, batez ere, espektro zabalekoek, “heste-flora kaltetzen omen dutenez, elikagai probiotikoak (Lactobacillus casei eta Bifidobacterium bifidum ugariko jogurtak eta kefirra) eta elikagai prebiotikoak (behi osoko zerealak, garia, oloa edo garagarra, edo lekaleak) hartzea onuragarria izan daiteke, antibiotikoekin terapia luzeak izanez gero, zeren eta heste-flora sendatzen laguntzen baitute”, amaitu du azaltzen IMQ Zorrotzaurre Klinikako adituak.