ZER DA DEPENDENTZIA?

Pertsonak mendekotasun edo dependentzia egoeran aurkitzen dira autonomia galera baten ondorioz, eguneroko bizitzan, ohiko jarduerak egiteko laguntza handia behar dutenean; eta bereziki, norberaren zaintzari lotutako jarduerak direnean.

ZER ESTALTZEN DU?

IMQ Dependentzia aseguru berriak kalte-ordain ekonomikoa bermatzen du gehien behar duzunean. Autonomia falta edo galera dagoen kasuetan, Dependentzia Handia edo Dependentzia Larria deklaratuz gero, zaintza zerbitzurik zabalena jasoko duzu.

  • Dependentzia Handia: pertsonak, eguneroko bizitzan, oinarrizko jarduerak egiteko, egunean hiru edo lau aldiz laguntza behar duenean, baina une oro zaintzaile baten beharrik ez duena eta autonomia pertsonalerako laguntza premia berezia ez duena.
  • Dependentzia Larria: pertsonak, bere autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo zentzumen-galeraren ondorioz, eguneroko bizitzan, oinarrizko jarduerak egiteko, egunero sarritan, beste pertsona baten laguntza behar-beharrezkoa duenean edo autonomia pertsonalerako laguntza orokorraren premia duenean.

ASEGURUAREN ABANTAILAK

  • Zuk kapitala aukeratu: 50.000 €-tik hasita 300.000 €-ra arte
  • Aseguratu zure eta zure familiaren lasaitasuna
  • Zerga-onurekin: primak kengarriak dira
  • Frankiziarik gabe
  • IMQren bermearekin

KONTRATAZIO BALDINTZAK

  • Kontratatutako kapitalaren % 100aren ordaineta.

    Dependentzia Handiko kasuetan kontratatutako kapitala jasoko da. Dependentzia Larrien kasuan, bikoitza jasoko da.